Antonio Oteiza webgunea

ES | EU

Portada » Fundación Antonio Oteiza » Fundazioa: Aurkezpena

Fundazioa

Antonio Oteiza Fundazioa 2007an jaio zen Azkoitian, artista euskaldunaren obra bultzatu eta bere baloreak, pentsamenduak, filosofía eta sentimenduak zabaltzeko helburuarekin.  

Bere izena daraman fundazioa Gipuzkoako herri honetan kokatzeko arrazoi nagusia izan zen Antonio Oteizak Azkoitiko herriarekin duen lotura sendoa.

“Nire izpiritua nomada bada ere, eta munduko beste kultura batzuekiko gertutasuna sentitzen badut ere, oso hemengoa sentitzen naiz, Azkoitiarra, nahiz eta nire pentsamendua unibertsala izan.”

Gaur egun Antonio Oteizaren obra artistikoaren ikerketan, zabaltzean, promozioan eta ezagutzan lan egiten du Antonio Oteiza Fundazioak, bai Antonioren arlo artistikoan eta baita literarioan ere.

“Gizakiaren baitan arlo artistikoa bultzatzea, hori ona da, baina ez da guztia, garrantzitsua da halaber gizakiak bestelako balore batzuk ere barneratzea, esatera baterako espiritualitatea, sentimendua eta kreatibitatea. ”

Aldi berean, beste artista azkoitiarren obra ezagutzera eman eta zabaltzen lagunduko du.

© Copyright Antonio Oteiza Fundazioa. Eskubide guztiak erreserbatuta | Kontaktua