Antonio Oteizaren sinadura

Antonio Oteiza Fundazioa

ES | EU

El compromiso que tiene el arte religioso es cumplir con el antiguo

Portada » Antonio Oteiza » Bere abentura

Bere abentura

Antoniok urrutiko azentua dakar eta beste herrialde batzuetan ikasitako espresioak antzeman daitezke bere hizkeran. Bai bere hitz egiteko era, baita bere eskultura eta idatziak ere, bizitza nomada eta kultura ezberdinekin bizitzearen ondorio dira.

Antonio Oteiza indigenekin bizi izan da luzaroan, oihaneko eta Andeetako biztanleekin, alegia. Beti sentitu izan du erakarpen berezi bat Amerikagatik, dudarik gabe, baina are gehiago erakartzen dute bertan bizi diren pertsona primitiboak; beren bizimoduen naturaltasunagatik, denekiko duten abegikortasunagatik edo elkarbanatzeko duten senidetasunagatik.

“Behin baino gehiagotan esan zidaten bat gehiagotzat hartzen nindutela eta, egia esan beharar badut, mendebaldeko bizimodutik  baino beraien naturaltasunetik hurbilago nagoela uste dut. Beren ondarea, maitatzeko jakinduria, atxikimendu eza, egun bakoitzaren iragankortasuna, bidaia eta abentura bati estimazioa izatea.”

Arteari dagokionez, bere bidaietan Antoniok xumeak direnen sormen lanei erakutsi die errespetua. Artistak argi eta garbi adierazten du:

“Artea, gehiago, odoletik hazten da bihotzetik baino.”
  • Un texto manuscrito hablando sobre el espíritu
  • Un texto manuscrito hablando sobre el expresionismo
  • Un texto manuscrito hablando sobre la naturaleza
  • Un texto manuscrito hablando sobre el sentimiento

© Copyright Antonio Oteiza. Eskubide guztiak erreserbatuta | Kontaktua