ANTONIO OTEIZA

antonio otezia trabajando

Biografia

Antonio Oteiza Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1926ko ekainaren 26an, Carmen Embil Giner eta José Oteiza Lasaren semea. Hamar urterekin, bere anaia Ignaciorekin Oriora bizitzera joan zen, non Zarautzeko la Salle Ikastetxean ikasi zuen, Oriotik bost kilometrotara. 1945ean Kaputxinoetako nobiziategian sartu zen Bilbon eta Filosofia (1946-48) eta Teologia (1949-52) ikasten jardun zuen, apaiz izendatua izanik 1953an Madrilen Eijo Garay gotzainarengatik. Báyamon (Cuba) misiolari bidalita, 5 urte igaro zituen Venezuelan eta Orinocon zehar ere ibili zen; hantxe ezagutu zuen Guayo indiarren eta Motilon indiarren kultura, Parijá mendilerroan, Kolonbia eta Venezuela artean.

Antoniok 50ko hamarkadan eman zion hasiera bere ibilbide artistikoari.

“Artearekiko nire zaletasuna behar batetik jaio zen; 30 urteekin venezuelako ekialdetik nenbilen eta Kaputxinoak erregio horretara iritsi ziren hirugarren mendeurrena zen, non milaka herri sortu zituzten. Nolabaiteko oroigarria egin nahi izan nien, monumentu batean pentsatu nuen eta eskultore bat bilatu nuen, baina ez nuen topatu. Hortaz, lokatza eta behar nuen guztia bilatu eta nik neuk egin nuen.”

Madrilera bueltan, 1961an, arte erlijiosora dedikatzea planteatu zien bere nagusiei. Victor de los Rios eskultorearen eta San Fernande Amadeo Roca margolariaren eskutik jaso zituen klaseak hilabete batez. Cuatro Caminos Konbentu kaputxinoan (Madrid) tailer bat jarri zuen eta han sortu zituen bere lehen obrak, perfektuki figuratiboak, prestakuntza akademiako baten irizpideari dagokion bezala. Bertan osatu zituen zenbait pieza, “San Franciso eta otsoa” , “San Francisco eta usapalak” eta Pau Casalsi buruzko bi bezalakoak. Hauetan forma borobildu organiko eta plano geometriko garbien arteko bateratze edo sintesi formal bat ikus daiteke.

Antonio pixkanaka joan zen bere estilo propioa definitzen. Egur eta harriarekin lan egin zuen. Urte beraren erdialdean Perusako Nazioarteko Eskolan (Italian) ikasteko baimena eman zitzaion. Bueltan, 1963an, Antoniok Santiago Montes jesuitarekin batera erakutsi zuen. Urte hauetan Vatikano II kontzilioak sustatzen zuen arte erlijiosoaren berritze mugimenduan parte hartu zuen.

1964ko urrian Antoniok Cuatro Caminos-eko tailerra ixtera derrigortua ikusi zuen bere burua, A Coruñara zuzendua izan zelako. Gijoneko Kaputxinoen komentuan ostatu hartu zuen eta bertan zeramikaren praktikara itzuli zen, Natahoyo auzoko Loza Fabrikan. Gijon atzean utzi zuenean, bere lan asko geratu ziren bertan, ia 20 artelan, alegia.

1969an urtebete igaro zuen Arantzazun bere anaia Jorgerekin, non Basilikaren obran lan egin zuen. Bere anaia Jorge obraren buruzagitza eramateko aukeratua izan zen Saénz de Oiza arkitektoa, Lucio Muñoz y Eduardo Chillida eskultoreak, Carlos Pascual de Lara y Néstor Basterrrechea margolariak eta fray Javier M. de Eulate, beirateen egilearekin batera. Bi anaiek elkarrekin lan egingo zuten aldi bakarra izango zen.

Antonio Oteiza exposición

“Zure familian pertsonalitate artistiko bat sortzen denean, merezi duenean pentsatzen duzu, pentsamendu horrek ekitera eraman zaitzake. Hori izan da nire kasua Motibazio antzekoek eragin gaitzakete. Jorgek bere arte guztia arrazonatu du, hori oso garrantzitsua da. Ni, nire aldetik, naturala izaten eta arte herrikoiaren freskotasunetik gertu egoten saiatzen naiz.”

1970an Antonio Reciferantz (Brasil) abiatu zen berriro. Hiru hilabetetan Amazonasen ibilguan gora ibili zen txalupaz, Belenetik Andeen mendikaterarte, non “Aventurero sin equipaje por el Amazonas” idatzi zuen. 1971ko urtarrilean Angasmarkako parrokoa izan zen, Ande peruanoetan, markatua utzi zuen bizipena eta bere “Cartas parroquiales de Angasmaca” liburuan adierazi zuena. Espainiara itzuli zen Pazifikoa zeharkatuz, eta munduari buelta osatuz.

“Bidaiak ematen duen kontzientzietako bat, bizia munduan pelegrin moduan igarotzen duen horrek, leku bakoitzean bere bizitzaren zati bat uzten doala da, leku horri pertenentzia eskubidea onartzen zaiolarik, etorkizuneko hilotza leku bakoitzean uzten doala sentitzen da, zeren gelditzen den azken lekuari ez dagokio gelditzea.”

Amerika atzean utzi zuenetik, itzultzea zerabilen gogoan, baina oraindik ez zekien nekaezinezko abenturazale bat bilakatuko zenik, geografia amerikarreko ezkutuko toki guztietatik bidaian. Arriskua, beldurra, ezezaguna dena, heriotza bera… dira berak desafio egiten dituenak, hainbesteko zortearekin hainbat koadernotan datu garrantzitsuak gordeko zituela gero Amazonas ibaiko bere bizipenak egunero kontatzeko. Zalantzarik gabe, hemendik aurrera hasiko zen bere bizitzako obra, gaurko egunerarte iraungo duena.

Antonio oteiza logotipo