ANTONIO OTEIZA FUNDAZIOA

Antonio Oteiza Fundazioa 2007an jaio zen Azkoitian, artista euskaldunaren obra bultzatu eta bere baloreak, pentsamenduak, filosofía eta sentimenduak zabaltzeko helburuarekin.

Bere izena daraman fundazioa Gipuzkoako herri honetan kokatzeko arrazoi nagusia izan zen Antonio Oteizak Azkoitiko herriarekin duen lotura sendoa.

“Nire izpiritua nomada bada ere, eta munduko beste kultura batzuekiko gertutasuna sentitzen badut ere, oso hemengoa sentitzen naiz, Azkoitiarra, nahiz eta nire pentsamendua unibertsala izan.”

Gaur egun Antonio Oteizaren obra artistikoaren ikerketan, zabaltzean, promozioan eta ezagutzan lan egiten du Antonio Oteiza Fundazioak, bai Antonioren arlo artistikoan eta baita literarioan ere.

“Gizakiaren baitan arlo artistikoa bultzatzea, hori ona da, baina ez da guztia, garrantzitsua da halaber gizakiak bestelako balore batzuk ere barneratzea, esatera baterako espiritualitatea, sentimendua eta kreatibitatea.”

Aldi berean, beste artista azkoitiarren obra ezagutzera eman eta zabaltzen lagunduko du.

Antonio Oteizaren esanetan:

NIRE IZENA DARAMAN FUNDAZIOARI BURUZKO NIRE PROPOSAMEN PERTSONALA:

  • Fundazioa gizakia eta gizarteari lagunduko dion giza eta sormen espiritualaren euskarri eta aholkulari izan dadila./li>
  • Ekintza humanistiko plural baten mesederako izango den elementu argitzailea bezala ulertzea artea.
  • Eskulutra eta pintura, komunikazioa bide direla, lotura behar dute izan idazkerarekin, sormenarekin eta abenturarekin.
  • Idazkerari dagokionez, mundu gizatiarrago bat bultzatuko dutenak sustatuko dira.
  • Era berean, inguru baztertuak, batik bat, lantinoameriketako herri indigenei, mesede egingo dien asmakizunak bultzatuko dira.
  • Sormena, oinarrizko manipulazio elementua den legez, egoera larrian, bakartian etab abes gabean dauden gizakien beharrak, hau da, argia, janaria prestatzeko sua, beroa, hotza, euli plagak, urak eta bestelakoak asetzeko eta gainditzeko balio izan behar du.
  • Abentura, zentzu orokor batean ulertuz, denboraren poderioz historia egin duten euskaldun haiek gogoratu eta gaur egunean adibide izan daitezela.
  • Proposamen hauek Fundazioarne proiekmtu eta euskarri izan daitezen, nolabait eratu egin behar dira, horretarako, hainbat ekintza aurrera eraman behar dira.
  • Abenturazale euskaldunen bizitza azaltzen duten liburu labur sorta bat bultzatu behar da, “abentura” ekimen ugari burutu eta arrisku ezberdinei aurre egitea bezala ulertzen badugu.
  • Gaur eguneko arte erlijiosoarekin zerikusia duen erakusketa bat antolatzea aproposa izango litzateke hainbesteko ohitura erlijiosoa duen herri batean.
  • Amazonako iturrian eta Paraguay ibaiaren artean lurralde txiki bat dago, Amazonas oihaneko hiru arro handiak inkomunikatzen dituen gune bakarra da, esparru horretan aintzira txiki sinboliko bat eraiki beharko litzateke, amerikar herrien komunikazioa adierazteko asmoz, era berean, amerikar gizonaren topagune bihurtuz. Hiru ibai handi hauen batasunaren seinale izango litzateke.
  • Hiru ibaien uharka deskribatzen duen idatzirik ez da existitzen eta huen banakako publikazioa baligarria izan daiteke.
  • Hitz egiten ari garenaren inguruan nik baditu hainbat testu.
  • Zenbait herrialdetan “inventaria” izeneko topaketak egiten dira, horietatik hainbat asmakuntza atera dira, eta aproposa litzteke Fundazioak horietakoren bat bultzatuko balu, behar bada, bakardadean Andeetan eta Ameriketako oihanetan bizi den gizaki marjinalaren mesedetan.
  • Euskal Herrian, bere industria eta bere sormen etengabeari esker “sortzaileak” deritzogun pertsonak daude. Pertsona hauek arduratzen gaituzten arazoekin kontaktuan egoteko programa bat eratzea interesgarria litzateke, bai partaide eta baita hartzaileentzat ere.
  • Gizakiaren mesederako egin nahi diren ekintza proposamen batzuk imajinatuko ditugu Fundaziotik.
  • Hau guztia, Fundazioaren eratze eta existentziaren arrazoiak izan daitezke.
  • Hasiera posible hauetatik hasita, ekintzek bere baitan jarraipen bat izan beharko dute.

Patronatoaren konposaketa

Javier Zubizarreta Zubizarreta Lehendakaria eta Azkoitiako Alkatea

Juan Bautista Mendizabal Antonio Oteizaren Ordezkaria

Sonia Vázquez Tejerina Azkoitiko Udaletxeko Zinegontzia

Ana Azkoitia Urteaga Azkoitiko Udaletxeko Zinegontzia

Iraitz Otaño Mujika Azkoitiko Udaletxeko Zinegontzia

Laida Beristain Zubizarreta Azkoitiko Udaletxeko Zinegontzia

Luciano Soraluce Narbaiza Patronoa Soraluce Hermanos

Xabier Agiriano Erkiza Patrono Serbitzu Elkartea