Hitzaldiak, aurkezpenak eta elkarrizketak

Hitzaldiak, aurkezpenak eta elkarrizketak egin ditugu, Azkoitiko Intsausti jauregian, Azpeitiko Helduen Heziketarako Ikastegian, Loiolan, Zarautzen eta Gijónen. Gainera, hiribilduko ondare historikoa eta artistikoa hedatzeko, hainbat komunikabiderekin elkarlanean aritu gara.

Bilbon egin zen Expovacaciones azokan izan ginen Gaztela eta Leongo Turismo Sailak gonbidatuta, eta hala, Antonio Oteizaren obrak “Las Edades del Hombre” erakusketaren aurtengo edizioan duen lekua ezagutu genuen. Izan ere, arte sakroaren arloan antolatzen den kultura-proiekturik handienetako bat da, aurten “MONACATUS” izenburua izan duena. Erakusketa Oñako San Salbatore monasterioan dago, Burgosen, eta datorren azarora arte iraungo du. Erakusketaren komisariordearekin, Olalla González Cuadradorekin, eta beste arduradun batzuekin hitz egiteko aukera izan genuen Bilbon, eta haien eskutik hainbat xehetasunen berri izan genuen. Bide batez, Fundazioaren zenbait argitalpen eman genizkien.