Via Lucis

2012ko urriaren 6an, XIII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren baitan, Azkoitiko parrokiako organoan estreinatu zen “Via Lucis” obra, José Luis Francesenak Antonio Oteizaren ideiatik sortua. Francesena bera izan zen organista eta Aretxabaletako abesbatzak lagundu zuen. Kontzertuak publikoaren harrera bikaina izan zuen.