Intsaustiko erakusketa

2013an beste erakusketa batzuetan jarritako materialak ordenatu ziren eta bisita ugari jaso ziren Intsausti Jauregian. Bisitarien artean izan ziren Banco Sabadelleko zuzendariak, Xabier Munibe Ikastolako ikasleak, Bilbo eta Donostiako talde kulturalak, Euskaltzaindiako eta RSBAPeko kideak. Aipagarria izan zen Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta José Antonio Ardanza lehendakari ohiak egindako bisita, José Luis Larrearen Bascongadan sartzearekin lotuta.