Liburua Jorge eta Antonio Oteizak Azkoitiarekin duten harreman estuan oinarritzen da; beren arbasoen herria izateaz gain, beren obraren zati garrantzitsua bertan kokatu dute bi artistok. Azkoitiko Udalak eta Antonio Oteiza Fundazioak kaleratu dute. Kutxak diruz-lagundu dio proiektuari.
Liburuxka euskara eta gaztelaniaz egin da eta 60 orrialde inguru ditu. Horietan aurki ditzakegu, hain zuzen ere, Oteiza anaien arbasoen historia, Olabazeta baserrian eta Izarraitz inguruetan barrena bidaia eginez, eta baita gaur egun Azkoitiko kale eta paisaietan bi artistok utzi duten ondarea: Batarrabi eskultura, Jorge Oteiza Frontoiak edota Nicolas de Armentia abenturazalearen omenez egindako eskultura.