Hilabete honetan zehar Azkoitiko Etxebeltz aretoan Antonio Oteizaren zenbait eskultura egongo dira ikusgai. Besteak beste, euskal pretsonaiei buruzko eskulturak, pinturak eta zenbait marrazki ikus ahal izango dira. Bestalde, artistaren bizitza sakonago ezagutu nahi duenak, bere bizitza profesional eta pertsonalari buruzko bideoa ikus ahal izango du.
Antoniorekin batera Etxebeltzen beste eskultore handi batek erakusten ditu bere obrak, Burruntxalik edo José Manuel Alberdik, hain zuzen ere.
Ordutegia:
18-20 (aste egunetan) eta 12-14 18-20 (asteburuetan)