Antonio Oteiza espreski Madriletik etorri zen Azkoitira Udalak antolatzen dituen urrezko intsignien ekitaldira.
Ekitaldia udaletxeko areto nagusian izan zen eta Edorta Kortadi, Oteiza eta Burruntxali eskultoreen lagun eta arte kritikoak, egin zuen aurkezpena. Kortadik bi eskultoreek Azkoitiko herriarekin duten harreman estua azpimarratu nahi izan zuen “Eskerrak eman nahi dizkiet Antonio eta Burruntxaliri utzi dizkiguten eskultura zoragarriengatik. Euskal Herriarengatik eta Azkoitiarengatik lan egiteagatik, gure pertsonaiak, paisaiak, sentimenduak eta erroak islatzeagatik” esan zuen Kortadik.
Bai Antonio bai Burruntxaliren alaba ere oso hunkituta azaldu ziren saria jasotzerako orduan eta eskerrak eman zizkioten bai Udalari bai Azkoitiko herriari ere.