Bere obra jasotzeaz gain, Fundazioaren helburua Azkoitiarekin zerikusia duten artisten topagune bihurtzea da.
Fundazio berria, Kukuherri aterpetxeko antzinako Karmeliten kaperan kokatuta dago eta Udala, Antonio Oteiza, Kukuherri eta Luciano Soralucek sustatu dute. Inaugurazio ekitaldira, artistaz gain, Asier Aranbarri alkatea, kultura eta artearen munduko hainbat pertsona, artistaren azkoitiar senitartekoak, lagunak eta bestelakoak bertaratu ziren.
Aterpetxearen sarreran, Nikolas de Armentiaren eskultura handi bat kokatu da euskal abenturazaleen omenez “Fundazioa euskal abenturazaleei omenaldia izan nahi du” adierazi zuen artista euskaldunak. Izan ere, Antonio Oteizaren bizitzan present egon da beti abentura. Bere eskulturak sarritan abenturazaleak islatu dituzte; Nikolas de Armentia, Lope de Aguirre edo Aita Antxieta.
Kukuherri erakusketan, batik bat, Euskal Herrian egin dituen eskulturak jasotzen ditu. Bertan, estilo espresionista leialki jarraitu duen artista honen hainbat obra ikus daitezke; Gipuzkoako birjinak, Kristori buruzko pintura monografiko bat edo herri-kirolak.