2012ko martxoan Antonio Oteizaren idazlan eta argitalpenekin lotutako material berria gehitu zen Intsausti Jauregiko erakusketara. Horretarako, bitrina berriak ipini ziren. Martxoaren 17an artistak berak bisitatu zuen erakusketa eta oso balorazio positiboa egin zuen. Bisitarien artean erakundeetako ordezkariak eta jatorri anitzeko publikoak izan ziren, bisita pertsonalizatuak eginez eta Azkoitiko alde zaharra eta Loiolako Santutegia ere ezagutuz.
