Donostian eginiko egonaldia eta erakusketaren ondoren, Antonio Oteizak Reusera bidaiatu zuen laguntzaileekin batera, Joan Figuerola arkitektoak eta Neus Segría zeramistak bultzatutako proiektu bat gauzatzeko: Gaudiri eskainitako erliebe sorta bat. Bidaia hartan Jordi Faulí eta Jordi Bonet ere bildu ziren, “Sagrada Familia”-ko berritze-proiektuaren arduradunak, elkarlan aukerak aztertzeko. Gaur egun, hogeita hamar piezen esmaltea azken txanpan da eta laster aurkeztuko dira.
