2011ko abenduaren 22an, Gijonen erakusketa berezi bat inauguratu zen, Antonio Oteizak “La Guía” zeramika-lantegiarekin eta Alberto Estrada zeramistarekin 25 urtez izandako lankidetzaren harira. Testuinguru honetan aurkeztu zen Jose Antonio Samaniegok idatzitako liburua ere, Oteizaren Asturiasko lanari buruzkoa, Antonio Oteiza Fundazioaren laguntzaz eta babespean.
