Arte erlijiosoko erakusketa “Antonio Oteiza Gunean”

Uztaila eta abuztuan zehar “Antonio Oteiza Gunean”, Azkoitiako Aingeru kaleko 32. zenbakian, Antonio Oteizaren arte erlijiosoko erakusketa egongo da ikusgai.

Bertan arte erlijiosoa gaitzat duten hainbat eskultura eta pintura ikusi ahal izango dira, besteak beste, San Ignacio, San Francisco de Asís eta Olatz, Arantzazu edo Estibalitz bezalako birjinen plakak.

Erakusketaren ordutegia:
LARUNBAT ETA IGANDETAN :
Goizetan 12.00-14.00
Arratsaldetan 18.00-20.00