Errebote Plazaren inaugurazioa

San Andres egunarekin batera inauguratu da Azkoitian Jorge Oteiza Frontoien alboan eraiki berri den eta Nazioarteko Pilota Etxea osatuko duen Errebote Plaza. Honela, Azkoitiak etengabe lanean dihardu pilota sustatu eta kirol honen erreferentzia bihurtzeko.

Plaza berria inauguratzeko aurreikusita zegoen errebote partida suspenditu behar izan da, eguraldiak ez baitzuen laguntzen. Honen ordez Antton Mendizabal eskultoreak hitzaldia eman du bertara hurbildu direnei errebote modalitatearen nondik norakoak azaltzeko. Antzinako pilotaren jokoaren Irudiak ere proiektatu dira Jorge Oteiza Frontoietako baten pareta zurian.

Eguerdiko 12.00etan hitza hartu dute Asier Aranbarrik, Azkoitiko alkateak, Carlos Ruiz-ek Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendariak eta María Jesús Aramburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko diputatua. Honen ondoren, ofizialki inauguratuta gelditu da Jorge Oteiza Frontoiekin batera Nazioarteko Pilota Etxea osatzen duen Errebote Plaza berria.