Oteiza fundazioa, Eusko Ikaskuntzak arte-ondareari buruz antolatutako jardunaldietan

Joan den maiatzaren 29an, Juan Bautista Mendizabalek parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzak Iruñean antolatutako mahai-inguruan, Nafarroako museoko arte-ondareari buruzko jardunaldietan. Han ziren erakunde esanguratsu batzuetako ordezkariak ere: Jorge Oteiza Museokoa, Lenbur fundaziokoa, eta kultura- eta turismo-arloko hainbat enpresa.