Fundazioa sortzen ari den dinamika horren baitan aurkeztu dute Manuel Vázquezen (izengoitiz, “Manu de Ordoñana”) Árbol de Sinople nobela, maiatzaren 6an. Lan horrek Azkoitian XVI. mendean izandako gertakari historiko bati egiten dio aipamena. Liburuaren aurkezpena mende horretako sare ideologiko eta sozial guztiaren ibilbide analitikoa izan zen. Egilearen lehen nobela izan da, eta oso kritika onak jaso ditu.