Urria-azaroa. Euskal Jaien mendeurrena

Urteurren garrantzitsu hori Azkoitian ospatuko da aurtengo urrian eta azaroan. Fundazioaren helburuetako bat da gertakizun berezietan lagunduz herriko kulturara gerturatzea; hori dela eta, egun horietan agerian jarriko da Euskal Herria zeharkatu zuten Euskal Jai haien balioa. Ospakizun horretan beste alderdi batzuk ere ezagutaraziko dira, egun horietan beretan urteurren berezia ospatzen dutenak; hala nola, Basarteko Batzar Partikularren amaiera edo Santa María la Real parrokiaren bosgarren urteurrena.