Antonio Oteizak Vía Lucísen inguruan gauzatutako azken lanetako bat oinarri hartuta, artelan horren katalogo bat koordinatu eta argitaratu da azalpen estetiko, artistiko eta teologikoak emanez, Gorraitzeko domingotarrekin lankidetzan. Liburuaren aurkezpenean izan zen Antonio Oteiza bera, eta baita ospe handiko beste hainbat pertsona ere; hala nola, Erromako Salestarren Unibertsitateko D. Luís Rosón. Aurkezpena Gorraitzen egin zen 2010eko maiatzaren 12an eta 13an.