Ekimenak

Arte erlijiosoak duen konpromisoa antzinakoa betetzea da

Arte erlijiosoko erakusketa “Antonio Oteiza Gunean”

Uztaila eta abuztuan zehar “Antonio Oteiza Gunean”, Azkoitiako Aingeru kaleko 32. zenbakian, Antonio Oteizaren arte erlijiosoko erakusketa egongo da ikusgai. Bertan arte erlijiosoa gaitzat duten hainbat eskultura eta pintura ikusi ahal izango dira, besteak beste, San Ignacio, San Francisco de Asís eta Olatz, Arantzazu edo Estibalitz bezalako birjinen plakak. Erakusketaren ordutegia: LARUNBAT ETA IGANDETAN : […]

Irakurri

Euskal Pilotari buruzko bideo pedagogikoak

2008. urtean zehar Euskal pilotari buruzko zenbait bideo pedagogiko garatu dira. Bideo hauen helburua pilotaren historia ezagutzera ematea eta bere modalitate ezberdinak modu pedagogiko batean erakustea da. Bideoa E-motion graphics-en egindako sarrera txiki batekin hasten da eta gero modalitate ezberdinei ematen zaie sarrera.

Irakurri

Pilotartea proiektua martxan da jada

Pilotaren antzinako modalitateak berreskuratzeko, kirol honen izpiritua mundu osora zabaltzeko eta Azkoitia pilotaren erreferentzi gune bilakatzeko jaio da Azkoitiko Udalak sortutako Pilotartea proiektua.

 

 

Irakurri

Errebote Plazaren inaugurazioa

San Andres egunarekin batera inauguratu da Azkoitian Jorge Oteiza Frontoien alboan eraiki berri den eta Nazioarteko Pilota Etxea osatuko duen Errebote Plaza. Honela, Azkoitiak etengabe lanean dihardu pilota sustatu eta kirol honen erreferentzia bihurtzeko. Plaza berria inauguratzeko aurreikusita zegoen errebote partida suspenditu behar izan da, eguraldiak ez baitzuen laguntzen. Honen ordez Antton Mendizabal eskultoreak hitzaldia […]

Irakurri

Azkoitia eta Oteizatarrak liburuxkaren argitaratzea

Liburua Jorge eta Antonio Oteizak Azkoitiarekin duten harreman estuan oinarritzen da; beren arbasoen herria izateaz gain, beren obraren zati garrantzitsua bertan kokatu dute bi artistok. Azkoitiko Udalak eta Antonio Oteiza Fundazioak kaleratu dute. Kutxak diruz-lagundu dio proiektuari. Liburuxka euskara eta gaztelaniaz egin da eta 60 orrialde inguru ditu. Horietan aurki ditzakegu, hain zuzen ere, Oteiza […]

Irakurri