Euskal Jaien mendeurrenaren erakusketa

Azkoitia urteurren ugari ari da ospatzen 2010ean, eta urteurren horien harira, erakusketa hau prestatu eta aurkeztu du Antonio Oteiza Fundazioak. Kultura zabaltzeko bokazioarekin sortua da, hain zuzen, Fundazioa. Duela 100 urte egin ziren Euskal Jaien eskutik etorri ziren lehenbiziko arte-erakusketak, baita hainbat literatura- eta musika-lehiaketa ere. Gipuzkoako hainbat herritan
erakundeak biltzeko foru-tradizioa gogora ekartzea zen Euskal Jaien beste eginkizunetako bat. Hori dela eta, udalerriaren jurisdikzioan
Batzar Nagusiak eta Batzar Bereziak egiteko antzinako ohitura berreskuratu nahi da aurten. Batzar Bereziak Basarteko zelaietan eta Santa Kutz ermitan izango dira. Bestalde, milurteko erdia bete du aurten Santa Maria la Real edo Andre Mariaren Parrokiak eta, egokiera baliatuz, denboraren joanean azkoitiarren izaera eta nortasuna moldatu duten bizipen zibil eta espiritualei
buruzko hainbat dokumentu eta lekukotza aurkeztuko ditugu.

EUSKAL JAIEN MENDEURRENA

  1. Aurkezpena
  2. Sarrera
  3. Ekintza Ofizialak
  4. Nekazaritza eta ganaduen sariak
  5. Kultura eta kirolako sariak
  6. Informazio gehiago

GIPUZKOAKO BATZAR BEREZIAK BASARTE ETA SANTA KUTZEN

  1. Sarrera
  2. Gipuzkoako batzar bereziak Basarte eta Santa Kutzen
  3. Batzar orokorrak eta bereziak
  4. Informazio gehiago

ANDRA MARI PARROKIAREN V. MENDEURRENA